Kaixo lagunak,

Lehenbizi, Musakolako Jai Batzordearen izenean momentu zail hauetan, familian edo inguruan pertsonaren bat galdu duten pertsona, familia edo lagun guztiei besarkada estu bat bidali nahi diegu eta bestetik lehen lerroan borrokan egon diren mediku, erizain, garraiolari, komertzioetako langile, etab. gure miresmenik haundiena helarazi nahi diegu.

Bestetik, inoiz nahi ez genukeen ohar hau helarazi nahi diogu Musakolatarrei eta urtero gure festetara hurbiltzen diren pertsona guztiei. Erabakia zaila izan da, baina aurtengo 2020-ko SAN ISIDRO JAIAK bertan behera uztea erabaki dugu Musakola-ko Jai Batzordea osotzen dugunok. COVID-19ak eragindako egoera honetan, ez dugu zentzuzkoa ikusten ain jendetsuak izaten diren jai hauek ospatzeko pausua ematea eta pertsona guztien osasuna gauza guztien gainetik lehenesten dugu.

Pena eta tristura haundiz beste aukerarik ez dugula jakitun gara jai batzordean eta zuek ere horrela ulertzea espero dugu. Mundu mailan hartu diren beste erabaki garrantzitsu batzuen ildo berdinera batzen da jaiak bertan behera uzteko gure erabakia, non Olinpiar jokoak, San Ferminak, Apirileko feria, Musakola-ko BTT Irteera, etab. atzeratuak edo bertan behera geratuak izan diren. Gure jaiak ere mundialak direlako!!

Badakigu erabaki honekin Musakolak izango duen galera haundia dela, eta bereiziki pertsona, komertzio txiki, taberna, jatetxe eta beste hainbatek izango duten galera. Horregatik jai batzordetik lanean jarraituko dugu posible dugun einean bide berriak jorratzen, egoera honek sortutako galera Musakolari eta auzotarrei nolabait konpentsatzeko.

Beste batetik, nahiz eta aurtengo jaiak ez diren ospatuko, gure eskerrak eman nahi dizkiogu, gure jaiak aurrera eraman ahal izateko beste behin ere prestutasuna eta laguntza eskeini diguten bizilagun, erakunde, empresa, eta laguntzaile guztiei. Hauek gabe ezinezkoa litzateke tamaina honetako jaiak antolatzea.

Bukatzeko, Musakola-ko jai batzordeak lanean segituko duenaren zalantzarik ez izan. Denon artean lortuko dugu Musakolako kaleak berriz alaitasunez betetzen eta MUSAKOLA BIZIRIK mantentzen!!

Gutxiago falta da hurrengo urteko 2021 SAN ISIDRO jaietarako eta denok egotea nahi dugu!!

GORA MUSAKOLA!!

GORA SAN ISIDRO JAIAK!!

MUSAKOLA-ko JAI BATZORDEA
COMISION DE FIESTAS DE MUSAKOLA

Esta entrada tambiรฉn estรก disponible en: Gaztelera