Kaixo lagunak,
Lehenbizi, Musakolako Jai Batzordearen izenean momentu zail hauetan, familian edo inguruan pertsonaren bat galdu duten persona, familia edo lagun guztiei besarkada estu bat bidali nahi diegu eta bestetik lehen lerroan borrokan egon diren pertsona guztiei gure miresmenik haundiena helarazi nahi diegu.
Bigarrenik eskerrak ematera gatoz.
Bai, halaxe da, Musakolako herritarrei eskerrak ematera gatoz, jai batzordetik proposatutako ekintzek izugarrizko erantzuna izan dute eta ein handi batean zuen partaidetzagatik izan da. Egia esan, ez genuen inolako zalantzarik beste behin ere erantzuna tamaina honetakoa izango zela, denok bait dakigu Musakola osatzen dugun familia haundi honek nolako jarrera daukan gauzak aurrera ateratzeko.
Beste alde batetik, ez ditugu ahaztu nahi beren etxeetatik, lehio zein balkoietatik Musakolatarrak animatzen dabiltzan pertsona anonimo guztiak, bakoitzak bere modura, bai musika instrumentuak jotzen, musika jartzen, bingo eta danborrada antolatzen, edo abesten eta beste ekintza pilla bat egiten, eta helburua bizilagunak eta bereiziki umeak momentu zail hauetan alaitzea besterik ez dutena
Bukatzeko, Musakola-ko jai batzordeak lanean segituko duenaren zalantzarik ez izan MUSAKOLA BIZIRIK mantendu dadin.
GORA MUSAKOLA!!
Esta entrada también está disponible en: Gaztelera
- Comparte este articulo:
- Twittear