Jakin dugunarengatik, Arrasate herriko Musakola auzoan dagoen San Isidro ermita, Arrasateko udalari saldu nahi ei dio Gotzaindegiak.

Arrasateko Udaletxeak eraikin honekin zer egingo duen ziurgabetasunaren aurrean, eta eraikina botako duenaren zurrumurruen aurrean, Arrasateko eta Musakolako herritar askoren alarma piztu da eta honen ondorioz eraikin hau babesteko mugimendu herritar bat sortu da.

Mugimendiu hau SAN ISIDRO LAGUNAK deituriko mugimendu bat da.

Gure herriko ondare eta artearen sentsibilizazioaz arduraturiko musakolatar eta arrasatear batzuk elkartu gara SAN ISIDRO LAGUNAK deituriko mugimendu batean, Neo Romaniko itxurako eraikin eder hau babesteko asmoz

Eraikin hau XX. Mende hasieran eraikitakoa da, Union Cerrajera S.Aren eraginpean eta iragan mendeko hirurogeita hamar urteetako erdialdera arte enpresak sostengatu zuen diruz. Aurten bere 75. urteurrena da bere ateak zabaldu zituela.  Proiektua sinatu eta zuzendu zuen arkitektoa  Luis Astiazaran Galarza izan zen. Bestalde, San Isidro-ren eskultura D. Francisco Letamendiak zizelkatu zuen eta argizuloko freskoak D. Jesus Arraiz margolari bilbotarrak margotu zituen.

Halaber, nabarmendu nahi dugu eraikina kontserbazio egoera onean aurkitzen dela. Argi dago akats batzuk dituela baina hauek urteen poderioz azaldu dira eta mantenimendu lanen faltagatik izan dira.

Konponketa teilatuari eta bere teilei errepaso on bat ematean datza. Egur egiturari dagokionez, hau ikustean baloratuko da aldatu edo konpondu beharra dagoen.

Goian aipatutako guztiagatik, eraikina babesteko, bere dirdira bueltatzeko eta behin konponduta dagoela bere funtzionamendua zehazteko, pertsonen laguntza behar dugu eraikin hau salbatu eta bideragarritasun egoki bat emateko. Musakolatarrentzat oso garrantzitsu eta enblematikoa baita eraikin hau.

Eraikin hau babesteko ados zaudeten pertsona guztiei eskatzen dizuegu, SAN ISIDRO LAGUNAK mugimenduari, MUSAKOLA-ko alkatetzari eta MUSAKOLA-ko jubilatuen elkarteari babesa emateko eskaera hau sinatuz.

ZUEN SINADURAK BEHAR DITUGU ARRASATEKO ETA BEREIZIKI MUSAKOLATARREN KULTURA ONDARE HAU ZUTIK IRAUNARAZTEKO. GORA SAN ISIDRO!!

    Esta entrada también está disponible en: Gaztelera