COVID-19ak sortutako egoera aztertuta, MUSAKOLA-ko XIII. BTT IRTEERA ATZERATZEA erabaki dugu. Nahiz eta gaur egun irteera ospatzeko oztopo legalik ez egon, hauek dira erabakia hartzera bultzatu
gaituzten arrazoiak:
- Nahiz eta data horretarako debekurik ez dagoen, egoera ikusita ez litzateke arraroa aurrerago
jartzea. - Alerta eta berrogeialdi egoera apirilaren 26 arte luzatu delarik, ez dugu MUSAKOLA-ko IRTEERA
behar den moduan prestatzeko aukerarik. - Berrogeialdi dela eta, parte-hartzaileak proba egiteko kondizio fisikoan egotea zaila izango da.
- Gure hornitzaileek beren zerbitzu eta produktuak behar ditugun moduan eskainiko dizkiguten
segurtasunik ez dugu. - Gure babesle eta laguntzaileak gurera etortzeko aukerarik izango duten ziurtasunik ez dugu.
- Parte-hartzaile eta bolondresen egoerak kezkatzen gaitu, batez ere lehen ilaran lanean ibili behar
izan dutenak, hurbileko norbait galdu dutenak, lan egoera zailean egon daitezkenak, … - Ez dugu urtero erabiltzen dugun Osasun azpiegitura erabili ahal izango dugunaren segurtasunik,
anbulantzia, 4×4 kotxea,… - Izanda ere, ez dugu zentzuzkoa ikusten “bizikletaz ibiltzeko” bakarrik erabiltzea birusaren kontrako
lanean erabili badaiteke. - Azpiegiturak izanda ere, osasun langileen egoera ez da onena izango aste luze hauetan birusaren
kontrako lanetan egon eta gero.
Arrazoi guzti hauengatik, MUSAKOLA-ko XIII. BTT IRTEERA ATZERATZEA pentsatu dugu.
Beste data batera atzeratzeak irteera ospatuko denik ez du ziurtatzen. Gure herriko zein beste edozein herritako ekitaldiak kontutan hartuko ditugu (kirol, kultural, jai,…)
Haiek ere gogor lan egiten dute haien “aste burua” ongi atera dadin, eta ez dugu beste edozein data “inbaditu” nahi, ez beste askoren lana baldintzatu ez zaildu.
Gaurtik aurrera izen ematea eginda zuten guztiekin harremanetan jarriko gara informazioa helarazteko eta dirua bueltatzeko.
Eskerrik asko MUSAKOLA-ko IRTEERAN duzun konfiantzagatik.
MUSAKOLA-ko JAI BATZORDEA
2020-ko Apirilak 8.
Esta entrada también está disponible en: Gaztelera
- Comparte este articulo:
- Twittear