Jarraitzen dugun egoera ikusirik, 2021-eko MUSAKOLA-ko BTT IRTEERA BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu.
MUSAKOLA-ko Jai Batzordeak BTT eguna eskaini nahi du MUSAKOLA-ko inguruak modu lasai eta positiboan gozatzeko. Eta ulertzen dugu hurrengo astean egongo garen egoerak oraindik ez direla egokiak hau gertatzeko. Nahiz eta gutxienez Maiatzak 9 arte alerta egoera eta mugikortasun murrizketak egongo diren, ez digu inork ziurtatzen egun hori eta gero ez direnik egongo.
Momentu honetan 400 kutsaduratik gorako limitean gaude eta gune gorrian jarraitzen dugu. Irteera egiteko aukera izanik ere murrizketa ugari ezarriko zizkiguten, eta hauek gure irteera ederra “deskafeinatu”-ko zuen. Esan nahi dugu baita irteera ez dugula beste egun batetara pasako.
Irteera 2022 urtera arte bertan behera geratuko da. Ez dugu nahi beste ekintza batzuek zapaltzea, ezta beste batzuen lana aldatu edo zapaltzea ere.
Aukera hau erabili nahi dugu publikoki eskerrak emateko urterik urte gure irteeran parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko. Baita ere urte guzti hauetan laguntzaile edo babesle izan ditugun guztiak, eta nola ez, irteera egitea posible egin duzuen kolaboratzaile guztioi.
Mila esker MUSAKOLA-ko BTT irteeran sinetsi duzuen guztioi!! 2022-an ikusiko gara!!
Esta entrada también está disponible en: Gaztelera
- Comparte este articulo:
- Twittear